Gogotik gozatu dute umeek zezentxoekin eta poniekin

Asier Orbea Ostolaza

Duela hamar urte askatu zituzten azkenengoz zezentxoak eta poniak Errosario kaleko jaietan, eta ekitaldia berreskuratzea erabaki du aurten Udalak, Euskal Zezen Zaleen Elkarteak zezen txikien ikuskizuna berreskuratzeko egin zien proposamena onartu eta gero.

Goizean ezpata-dantzak girotu zuen herrigunea, eta arratsaldean umez bete zen Errosario kalea. Dozenaka gaztetxo ibili ziren zezentxoen aurrean, eta ponien gainean ibiltzeko ere ilara luzeak egin zituzten neska-mutilek.