Domund eguna

Ainhoa Andonegi Alonso

Gloria Mugertzak lagatako erretratu zahar hau 1960. urte ingurukoa da, Domund (Misioen Munduko Igandea) egunean ateratakoa. Egun hori urriko azken aurreko igandean ospatzen da urtero mundu osoan.  Eliza Katolikoak antolatutako mundu mailako elkartasun jardunaldia izaten da.  Erretratuan ageri direnak karrozan atera ziren partaideak dira. Karroza Elgoibarko San Bartolome Parrokiako Acción Católica taldekoek atera zuten. 

Ikus dezagun nortzuk diren erretratuan ageri diren gazteak, goitik behera, ezkerretik eskumara:

  • 1. ilaran: Alitxu Bilbao, Gloria Mugerza, Jon Arrieta eta Jose Antonio Zubiaurre.
  • 2. ilaran: Angelita Beloki, Iñaki Mujika, (...) Iglesias eta Josefina Beloki.
  • Lurrean jarrita: Pake Garzia.
  • Goiko aldean, eskumako atzekaldean: Mateo Uria "Olaso".

Makillajearen arduraduna Mari Ezenarro izan zen. Erretratuan filipinarrez jantzita ageri diren Beloki ahizpek ez zuten Mari Ezenarroren esku artistikoaren beharrik izan, benetako filipinarrak baitziren.  Urteak dira, Elgoibarretik Parisera joan zirela bizitzera