Ia 100 bolari aritu ziren lehian txapelketako lehen jardunaldian, zehazki 88. Horien artean, San Migel taldeko ordezkari Jon Ibarluzea elgoibartarra eta Elgeta taldeko Lili Quiala zaldibartarra nabarmendu ziren. Eginiko hiru jaurtialdietan bost txirlo bota zituzten batak zein besteak. Berdinketa hausteko tiraldian Ibarluzea gailendu zen, eta hark eskuratu zuen garaipena. Sasoi betean dira San Migelgo bolariak, eta bereziki ibarluzea-olaizolatarrak.
Aretxabaleta taldeko Markel Beitia sailkatu zen hirugarren postuan, 4 txirlo botata. Unai Gomez (4 txirlo) sailkatu zen laugarren postuan, Anartz Esteban (4 txirlo) bosgarrengoan eta Mateo Guenaga (3 txirlo) seigarrengoan.
Sei jardunaldi izango ditu Euskal Herriko txapelketak, eta lehena moduan bigarrena ere Aramaion jokatuko dute, baina oraingoan Etxaguen auzoko bolatokian. Urriaren 24an izango da, 17:00etatik aurrera.
Untzillako tiraldiko lehen sei sailkatuak, argazkietan:
Arg: Bolajokorako Euskal Federazioa.