Gertakariak

Ikusmira eta harridura sortu du Elgoibarren Deba ibaian agertu den arrain-sardak

Asier Orbea Ostolaza

Arrain multzo handi bat ikus daiteke azken egunotan Deba ibaian, Elgoibar parean, eta ibaiko bizitza-eztandak zeresana eman du herritarren artean. 

Urazandiko zubitik ikus daiteke ehunka arraintxikiz osatutako multzoa edo karda. Geldirik badaude, olio orban handi bat dirudi, baina ahateak gainetik igarotzean nabari da bizidunez osatutako multzoa dela. 
Ziur ez dakigun arren, loinaz osatutako arrain-multzoa izan daiteke. Ziprinidoen familiako arrainak diren loinak (Chondrostoma generokoak) ere talde handietan mugitzen dira ugalketa-garaian edo ibaian gora egitean. Taldekoiak dira; jaki bila uretan korrontearen kontra igerian ibiltzen dira, sardetan bilduta. Arrain hauek erreofiloak dira, bizitzeko nahiago dituzte ur korronteak eta freskoak, ongi oxigenatuak. Hala eta guztiz ere, ur lasaiagoetan eta sakonagoetan ere egoten dira askotan, erreka ertzeko zuloetan ezkutatzen dira, hamarnakako sardak osatuz.

Altzola parean ere ohikoa izaten da arrain multzoak ikustea, baina herritarrek ikusteko moduko tokian bistaratu da oraingo multzo hau, eta miresmena eragin du, zuen tamainagatik bereziki; eta, azken aldian bizitza asko ugaritu den arren, ez baitira urte asko igaro erabat kutsatua eta bizigabea zen ibaia zen garaietatik. 

Arrain multzoa Deba ibaian. Arg: Denis Saiz.

Lotura duten albisteak: