Raul Mira eta Lucia Gonzalez izan dira azkarrenak Besa CX Elgoibar ziklo-krosean

Asier Orbea Ostolaza

Bigarrengoz jokatu dute gaur Besa CX Elgoibar ziklo-krosa Mintxeta inguruan, estrainekoz nazioarteko izaerarekin. Nesta MMR Cycling talde asturiarreko bi txirrindulari gailendu dira proba nagusietan, emakumezkoenean zein gizonenean.

Iaz eguraldi euritsuak baldintzatu zituen jokatu zituzten lasterketa gehienak. Aurten hego-haize bolara indartsuei egin behar izan diete aurre txirrindulariek -eta ikusleek- jardunaldiaren lehen zatian, eta euriari bigarrengoan. Halere, ateri eutsi dio sari banaketa ekitaldira arte. Txirrindulariak hamaika kategoriatan lehiatu dira, 9:30etik aurrera, eta atzerapenarekin jokatu dituzte azken probak; 13:20an hasi behar zuen azken lasterketa 14:00etan hasi da.

Bi asturiarren arteko lehia emakumezkoetan

Emakumezkoen proba nagusian elite mailakoak eta 23 urtez azpikoak lehiatu dira, eta bi txirrindulari asturiarrek lortu dituzte lehen eta bigarren postuak. Lucia Gonzalez Blanco (Nesta MMR Cycling Team) gailendu da 45 minutu eta 28 segunduko denbora eginda. Espainiako ziklo-krosean erreferente nagusietako bat da txirrindulari asturiarra. Lointek euskal taldearekin egin zuen debuta txirrindukari profesional gisa 2010ean eta 15 urteko ibilbidean WorldTourreko hainbat lasterketetan parte hartub izan du. Garaipen nagusienak, baina, ziklo-krosean lortu ditu Asturiaseko Nesta MMR taldean diharduen 36 urteko txirrindulariak, sei alditan izan baita Espainiako txapeldun Elite mailan, azkenengoz 2023an. 
Gaur Elgoibarren minutu bat eta 7 segundoko aldea atera dio beste asturiar bati, Unicaja Gijon taldeko Sara Vega Cuetori. Nahia Arana Quintanilla (Occient Miribilla) sailkatu da hirugarren postuan, eta Berangokoa izan da lehen euskalduna, 46:56ko denborarekin. Arana gainera, 23 urtez azpikoen kategoriako azkarrena izan da. 

Lucia Gonzalez izan da azkarrena emakumezkoen Elite mailan. Arg: Mikel Askasibar.

Mira Bonastreren erakustaldia gizonezkoetan

Gizonezkoen lasterketa nagusian erakustaldia emanez gailendu da Raul Mira Bonastre (Tibi, Alacant, Espainia, 2004). Nesta MMR taldeko txirrindulariak ordu bat, sei minutu eta 25 segundoan osatu ditu zirkuituari eman beharreko zortzi itzuliak, 20,9 km/h batezbesteko abiaduran. Irabazlearengandik 47 segundora ailegatu da bigarren sailkatua, Gonzalo Inguanzo Macho (Supermercados Froiz), 1:07:12ko denbora eginda. Mario Junquera San Millan igo da podiumeko hirugarren koskara (1:07:12). 23 urtez azpikoetan azkarrena Emilio Reinosa Sanchez izan da, eta sailkapeneko laugarren postua eslkuratu du. Iazko irabazle Aitor Hernandez Gutierrez ermuarra seigarren postuan sailkatu da aurten, irabazlearengandik minutu bat eta 39 segundora. 

Raul Mira Bonastre valentziarra gailendu da Elite mailan. Arg: Mikel Askasibar

Iparkopa CX txapelketaren estreinako edizioko hirugarren eta azken proba puntuagarria ere izan da Elgoibar CX Besa lasterketaren bigarren ekitaldia. Eta, baita Gipuzkoako txapelketa ere.

Sailkapenak

Elite gizonezkoak
1-Raul Mira Bonastre
2-Gonzalo Inguanzo Macho
3-Mario Junquera San Millan

Elite emakumeak
1-Lucia Gonzalez Blanco
2-Sara Cueto Vega 
3- Nahia Arana Quintanilla

Elite 23 urtez azpikoak emakumeak
1-Nahia Arana Quintanilla 
2-Mirari Gotxi Olartekoetxea
3-Luna Carrio Hernandez

Elite 23 urtez azpikoak gizonezkoak
1-Emilio Reinoso Sanchez
2-Unax Galan Cortazar
3-Angel Fernandez Echevarria

Kadete mutilak
1-Telmo Hernandez Totorika
2-Daniel Garcia Muñoz
3-Oier Gutierrez Martinez
Iparkopa txapelduna: Daniel Garcia

Kadete neskak
1-Claudia Pando Perez
2-Julua Crespo Abellan
3-Matixa Gracianteparaluceta Izaga
Iparkopa txapelduna: Alaia De La Hera Velasco

Junior mutilak
1-Pelayo Gancedo Corrales
2-Mikel Llorente Padura
3-Amets Fernandez Barado
Iparkopa txapelduna: Alvaro Taramona San Juan

Junior neskak
1-Laia Lera Gil
2- Maddi Saizar Saralegi
3-Naia Saez de Jauregi Vea-Murgia

Master 30 gizonezkoak
1-Julen Quintano Portillo
2- Miguel Llaneza Arguelles
3-Markel Uriarte Urrutia
Iparkopa txapelduna: Julen Quintano

Master 40 giz.
1-Iñaki Carro Meabe
2- Jose Antonio Diez Arriola
3- Isaac Fernandez Suarez
Iparkopa txapelduna: Iñaki Carro Meabe

Master 50 giz
1-Andoni Jimenez Maestre
2- Carlos de Miguel Valiente
3- Mario Alvarez Guerras
Iparkopa txapelduna: Andoni Jimenez

Master 60 giz.
1-Xabier Mendiaraz Arrillaga
2- Aitor Zabaleta Agirre
3- Manuel Cobo Lavin
Iparkopa txapelduna: Aitor Zabaleta

Zaleak txirrindulariak animatzen Mintxeta baserriko zelaian. Mikel Askasibar.

Emakumezkoen Podiuma: Sara Cueto, Lucia Gonzalez (irabazi.) eta Nahia Arana. BARRENA

Gizonezkoen podiuma: Gonzalo Inguanzo, Raul Mira (irab.), Gonzalo Inguanzo eta
Mario Junquera. BARRENA

Iparkopako kategoria guztietako irabazleak elkarrekin podiumean. BARRENA