Iazkoan moduan, hiru lagunez osatutako talde mistoen artean jokatuko dute 2027ko uztailaren 3an jokatzekoak diren kirol erronka. Taldekideek "lagunartekoak" izan beharko dute, hau da, kuadrilla, kirol talde edo kinta berekoak, edo bikote harreman batean daudenak, bestela.
Taldekide bakoitzak kirol disziplina bakarra osatu beharko du: lehenak igerian Mutrikuko portuan; bigarrenak bizikletaz Mutrikutik Elgoibarrera; eta hirugarrenak Kalegoen plazatik Karakate gainera ailegatu beharko du.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko eman dute izena talde batzuek, baina erronka handiagoa, ikusgarriago eta lehiakorragoa izan dadin ahalik eta talde gehien batu nahi dituzte lehiara. "Badaukagu lehiakide gehiagorentzako lekua", esan dute eta parte hartzera animatu dituzte herriko gazteak.
Interesa dutenek azaroaren 30erako eman beharko dute izena LaRoitakoekin instagramen duten kontuaren bidez harremanetan jarrita.
Iazko erronkan neska eta mutilez osatutako hiruko lau talde lehiatu ziren eta Gaztienak (Ane Arregi, Iker Berristain eta Aimar Elizburu) taldea izan zen irabazlea.