Jaujar taldeko Gorka Melgosa heldu da bigarren lekuan, eta Wonga taldeko Ander Aramendia izan da hirugarrena. Laugarren lekuan iritsi da Roketxe taldeko Ander Aranbarri.
Sari banaketa Maalako parkean dute 13:00etan, eta ondoren, festa hasiko dute. Mauxitxa txarangarekin joango dira, ia 500 lagun bazkaritara eta gauean, kontzertuak izango dira Gaztetxean.