Erdi Aroko azoka egingo dute Elgoibarren, barikutik domekara bitartean

Asier Orbea Ostolaza

Erdi Aroko giroa nagusituko da asteburu honetan Elgoibarren, erdi aroko azoka tematikoa egingo baitute, hirugarren urtez jarraian.

Barikuan, azaroaren 27an hasiko da azoka, 17:00etan, eta domekara bitartean egingo dute, goiz eta arratsaldez zapatu zein domekan. Postu, tailer eta jarduera gehienak Kalegoen plazan egingo dituzten arren, ibiltariak izango diren jarduerak ere iragarri dituzte. Aurreko urteetan moduan, Eulali Moreno artista elgoibartarra izango da azoka girotuko dutenetariko bat. Ipuin kontaketa saioak egingo ditu plazan. Xacobeo 2021 Camino del Nortek antolatutako azoka da.

Iaz egin zuten azoka, irudietan: