Bi autoren arteko istripua izan da gaur, ostirala, Azkarate mendatean, GI-2634 errepidean. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, ezbeharra izan duten bi autoek elkarren aurka jo dute 07:15 inguruan, eta autoetako gidariak zauritu dira; larrialdi zerbitzuak gunean bertan jatdun dute bi pertsona horiek artatzen.
Oraindik ere errepidea erabat itxita dago bai Elgoibarrerako, bai Azkoitirako noranzkoan, eta auto ilara luzeak ari dira sortzen. Ertzaintzaren arabera, beharginak errepidea leheneratzeko lanean ari dira une honetan, eta posible da zauritutako bi lagunak ospitalera eraman izana.
Azkarateko errepide zaharra ere itxita
Errepidea itxita zegoela jakinda, erabiltzaile askok jo dute GI-3210 errepidera, baina han ere auto ilara luzeak sortu dira, autobus bat bihurgune estu batean ez aurrera, ez atzera gelditu delako. Bi norantzetan itxi dute errepidea.