Aratusteak-Inauteriak Debabarrenean

Ekaitzak ez zuen Hartza Eguneko festa zapuztu

Ander Gomez 2026ko otsailaren 14a

Oilarraren kantuak esnatu zuen hartza bere loalditik, eta atzoko haizete eta euri zaparradek aztoratu zuten animalia. Arratsaldean topatu zuten Txindurrikoek Urko aldean, eta traktore eta guzti jaitsi zuten Errekaldetik. Alboka Musika Eskolako trikitilarien doinuekin eta herritarrek kantatutako koplekin baretu zen piztia, eta elizpean zein plazako aterpean, umeekin dantzan eta guzti bukatu zuen bere eguna.