Scorpio pubaren 40. urteurrena ospatzeko, kontzertuak egin zituzten atzo arratsaldean Ermuko Orbe Kardinala plazan. 19:00ak aldera hasi zen zuzeneko musika, Norbac taldearen emanaldiarekin, eta ondoren Cien Duros eta Patxa igo ziren oholtzara.
Jende ugari batu zen plazan hiru taldeen kontzertuak ikusteko, Scorpioren lau hamarkadako ibilbidea heavy musikaren erritmoan ospatzeko.