Astean zehar askotariko jarduerak egin dituzte: dantza- eta gimnasia-saioak, petanka-txapelketa, eskulanen erakusketa, kantu-taldearen kalejira eta bestelako ekintzak. Proposamen horiek guztiek parte-hartzea, harremanak eta elkarbizitza sustatzeko balio izan dute, eta adin askotariko herritarrak elkartu dira.
300 lagun batu dira azken bazkarian
Azaroaren 19an eman zioten amaiera asteari, egitarau berezi batekin. Bi ibilbide egin zituzten, oinez, bidean hainbat proba eta sorpresa gaindituz, eta, ondoren, ginkana antolatu zuten Orbe Kardinala plazan. Amaitzeko, herri-bazkaria egin zuten Merkatu Plazan, eta 300 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete astea posible egin duten parte-hartzaile eta laguntzaileei, eta, beste behin, agerian geratu da adinekoen arteko topaguneak eta elkarrekin gozatzeko aukerak sortzearen garrantzia.