Arrakastatsua izan zen Elgoibarko Izarraren aldeko tonbola

Erabiltzailearen aurpegia Elgoibarko Izarra 2026ko urtarrilaren 10a

Arrakastatsua izan da, beste urte batez, Elgoibarko Izarraren tonbola, eta arrakasta hori zuei esker da. 

Eskerrik asko opariak eman dizkiguzuenoi, oparirik gabe ezingo genuelako tonbolarik antolatu; zuei esker 2.000 opari baino gehiago banatu genituen Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolan. Eskerrik asko, boletoak erostera etorri zineten herritar guztioi, mila esker tonbolaren aldeko diru ekarpena egin duzuen enpresa guztiei, eta eskerrik asko, baita ere, egunean bertan laguntzera etorri zineten boluntarioei. Kalegoen plaza ilusioz bete genuen abenduaren 24an, eta zuei guztioi esker, euskararen aldeko tonbola urtetik urtera sendoagoa da. 

Abenduaren 24ak Elgoibarren eman zuenaren laburpena ikus dezakezue bideoan; Elgoibarko Izarraren tonbola, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita, eta Udal Musika Bandaren kalejira.