1968

Lagunarteko bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko uztailaren 10a

Herritar batek lagatako erretratu hau Mutrikuko “Ametza” tabernan aterata dago 1968. urteko uztailaren 13an. Kuadrilla honek ez zeukan izenik, baina sarritan egiten zituzten lagunarteko bazkariak, eta  hauxe da horietako bat. Esan digutenez, umore onean eta oso gustura pasatu zuten eguna. 

Gogora ditzagun zein diren argazkian ageri zaizkigunak:

  • Zutik, ezkerretik eskumara: Alfredo Arrillaga, Miguel Diego, Emilio Iturregi, Antonio Perez, Fernando Perez, Fernando Marcos eta Juanito Eguren.
  • Eserita, ezkerretik eskumara: Alfredo Ruiz, Alejandro Perez, Pako Arriola, Pako Egaña eta Casimiro Arozena.