1964

Sanbartolomeetan jai-giroan

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko abuztuaren 20a

Isidro Viñarasek lagatako argazki hau 1964 urte inguruan ateratakoa da. Elgoibarren kanpotik etorritako jende asko bizi zen, eta euren kuadrillak zituzten. Horietako bat duzue honako hau, San Bartolome jaietan jai-giroan murgilduta. Kultur Etxe aurreko plazan orduko argazkilariek ipini ohi zuten panel baten aurrean atera zuen laukote honek erretratua. Isidroren esanetan, giro ederrean igaro zuten jaieguna.

Hauek dira, ezkerretik eskumara, erretratuan agertzen direnak:

  • Pascual Molina, esku-pilotan jokatzen trebea izandakoa, Villacarrillokoa (Jaen).
  • Migel Ruiz mantxatarra, PSOEren tabernako arduraduna izandakoa.
  • Jose Maria Toledano Mexie, Guadalajarakoa.
  • Angel De Pablo errioxarra.