1954

Txiki Egunean mahatsa jateko ohitura

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko abuztuaren 21a

Argazki zahar hau 1954. urteko San Bartolome Txiki egunean ateratakoa da. Garai hartan, Txiki Egunean mahatsa jateko ohitura zegoen, eta argazkian ageri zaigun kuadrilla hau Banco Santanderra dagoen parean bildu zen mahatsa jateko. Urte asko pasatu diren arren, argi dago, garai hartan ere, Txiki Eguna umore onean ospatzen zela Elgoibarren. 

Gogora ditzagun zein diren erretratuan ageri zaizkigunak:

  • Atzeko aldean, ezkerretik eskumara: Maritxu Garate, Mari Tere Zabalo eta Josefina Peñalba.
  • Aurrean, ezkerretik eskumara: Angelita Lizundia, Maritxu Osoro, Kontxita Arrieta, Jesune Leiaristi, Luzia Arrieta, Arantxa Beristain, Maria Luisa Garate, Agurne (Algortakoa), Ana Mari Irureta, Maria Luisa Riaño, Pepi Arzak eta Felitxu Esnaola.
  • Behean, makurtuta: Dimas Gil.