1982

Leizaola lehendakari ohia Zigilu Erakusketaren inaugurazioan izan zenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Aste honetako erretratu zaharra, Ansolatar Nemesek lagatakoa da. Erretratua 1982. urtekoa da, Zigilu Erakusketa inauguratu zen egunekoa. Egun hartan, Jesus Mari Leizaola lehendakari ohia izan zen ekitaldian. Argazkian ikusten den moduan, Nemesek zigiluei buruzko argibideak eman zizkion lehendakariari, eta honek garai hartako zigilu bat firmatu zion.

Erakusketan, garai batean gutunak hegazkinez bidaltzeko erabiltzen zen zigilua ikusgai egon zen, ikurriña eta guzti (beheko irudia). Argazkian agertzen direnak, ezkerretik eskumara: Leizaola lehendakari ohia eta Ansolatar Nemes.