1943

Bollar sendia San Lorentzo Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Juanita Txurrukak lagatako erretratu zahar hau 1943. urte inguruan atera zuten, San Lorentzo bailarako Gelatxo baserriaren azpikaldean. Bollar sendia agertzen da bertan. Juanita Txurrukak honela zioen: “San Lorentzoko jaixetan, ziurrenik San Lorentzo egunian, familixia elkartu eta ataratako argazkixa izango da”. 

Ikus dezagun nortzuk diren argazkian agertzen direnak.

  • Goiko ilaran ezkerretik eskumara: Santiago Bollar, Esteban Bollar, Pedro Bollar, Teodora Bollar, Jeronimo Bollar eta Juan Bollar.
  • Erdiko ilaran ezkerretik hasita. Saturnino Bollar eta Margarita Mendiolea.
  • Beheko ilaran: Maria Begoña Bollar eta Juanita Bollar.