1956

Garai bateko eraikinak gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

1956. urtekoa da erretratu hau. “Matadero-lavadero” zaharra, ospitaleko baratza, eskola (geroago Gaztetxea izan zena) eta ospitalea ikus ditzakegu bertan. Ospitalearen ondoan, kapila txikia ere ikus daiteke, bere estalpe eta guzti. Estalpe famatua zen, eta jende ugari pilatzen zen azpian. Garai hartan Elgoibarko etxerik altuena izandakoa ere ageri da argazki honetan, eta Maalako zubi zaharra ere bertan da. 

Lantegi gutxi zeuden garai hartan ingurune honetan, baina hala eta guztiz ere, Elgoibar mugimendu handiko herria zen. Ingurune honetan jende asko ibiltzen zen. Azkoitia aldera joateko autobusa ere bertan hartzen zen.