ESPAINIAKO HAUTESKUNDEAK 2026

Debako bost hauteskunde-mahai Agirre jauregian kokatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala

Arg.: Debako Udala

Antolaketa hobetzeko eta irisgarritasuna bermatzeko egingo da aldaketa. Itziarko hauteslekuak orain arteko kokapenari eutsiko dio.

Debako Udalak jakinarazi du azaroaren 29ko hauteskundeetan herriguneko bost hauteskunde-mahaiak Agirre jauregian kokatuko direla lehen aldiz. Aldaketaren helburua da hauteskunde-eguneko antolaketa erraztea, herritarren irisgarritasuna bermatzea eta kiroldegiak ohiko jarduerarekin jarraitu ahal izatea. Itziarren, berriz, hauteslekua orain arteko kokapenean mantenduko da.

Erabakiaren bidez, Udalak hauteskunde-mahaien antolaketa hobetu nahi du, herritar guztientzako irisgarritasuna bermatuz. Horretarako, orain arte hainbat eraikinetan banatuta egon diren mahaiak Agirre jauregian bilduko dira.

Era berean, neurriak aukera emango du kiroldegia ez ixteko eta bertan egiten diren kirol-jarduerak normaltasunez garatzeko, hauteskunde-egunak instalazioaren ohiko funtzionamenduan eraginik izan ez dezan.

Hauteskunde-mahaien kokapena eta sarbideak

Agirre jauregian kokatuko diren bost mahaiek bi sarbide izango dituzte, dagokien hauteskunde-mahaiaren arabera:

  • 01-001-A eta 01-001-B mahaiak: lehen Ifar kaleko eskolan kokatutakoak. Agirre jauregiko erakusketa-gelan egongo dira, eta haurreskolako plazatik izango dute sarbidea.
  • 01-002-A eta 01-002-B mahaiak: lehen Eguneko Zentroan/Jubilatuetan kokatutakoak. Agirre jauregiko sarrera nagusitik sartu beharko da.
  • 01-003-U mahaia: lehen kiroldegian kokatutakoa. Agirre jauregiko sarrera nagusitik izango du sarbidea.

Udalak herritarrei gomendatzen die dagokien hauteskunde-mahaia eta sarbidea aldez aurretik egiaztatzea, azaroaren 29ko bozketa-egunean joan-etorriak errazteko eta zalantzak saihesteko.