Gau Beltza–Arimen Gaua

Sua, dantza, antzerkia... eta gozoki pila Mallabiko Gaba Baltzan

Ander Gomez

Gau beldurgarri bezain dibertigarria antolatu dute beste behin Mallabiko Gaba Baltza taldeko kideek. Diotenez, herri osoaren ekarpenari esker gauzatu da, eta eskerrak eman dizkiete Gurasoen, Jubilatuen eta Zaparrada elkarteei; Gazte Alai, Ortu Ekologiko eta Satxibu taldeei; Gazte Asanbladari – bereziki, Eire Markina eta Elorri Kataraini, antzezlanagatik–; eskolari; eta Udalari. "Zuei esker giro ederra sortu dugu: herri-ekimen parte-hartzailea, haur, gazte zein helduentzat, tradiziotik eta euskaratik!", adierazi dute.

Bideoan, gauak utzitako irudien laburpena ikusgai.

Erlazionatuak