Etxebarri baserriko Gurrutxaga-Askasibar sendia da erretratu honetan ageri dena. Ikusi ditzagun nortzuk osatzen duten familia.
Argazkian ageri diren senar-emazteak: Juan Gurrutxaga eta Eugenia Askasibar. Goian, erdi-erdian ageri den emakumezkoa: Joxepa, eta haren ondoan dauden bi txapeldunak, berriz, Jose eta Isidro. Ertzean, traje argiz ageri den gaztea, Antonio duzue, eta haren ondoan, aitari eskutik helduta ageri dena, ostera, Simon. Bi gurasoen erdian dago etxeko seniderik gazteena, Angel, eta amaren aldamenean, arropa ilunez, Juan.
Familia honen etxebizitza izan zen AP-8 autobidea eraikitzeko Mendaroko Plaza auzoan eraitsi zuten etxebizitzetako bat.