Apustua Ion Fernandezek, Ander Garatek eta Ander Urainek osatutako hirukoak irabazi du, baina haiek besteko berotua eta gozatua hartu dute gainerako guztiek ere. Aurten ere, lagun arteko giroa izan da goizean eta arratsalderako ere beste horrenbeste aurreikusi daiteke: primerako jai-giroa. Orain, Luzaiden elkartuko dira bazkaltzeko parte hartzaileak eta lagunak, eta La Tuna Bando txarangakoek girotuko dute arratsaldeaa. Gauean, berriz, DJa izango dute Gaztetxean.