Odol ateratzeak egingo dituzte azaroaren 20an, ikastolan, 17:00etatik 21:00etara. Gotatanta.eus webgunean sartuta hartu behar da txanda, eta azaroaren 19ko 11:00etatik aurrera, whatsappez: 632 403 795
'Gararock udazkenean' ekimenaren barruan Harat taldeak kontzertu emango du. Sarrera: doan
Xahu taldearen jazz kontzertua, San Agustinen, 21:30ean. Donostiako Musikenen ezagutu ziren lau musikarik osatzen dute Xahu taldea: Josu Salegi debarra (saxofoian), Mikel Nuñez (pianoan), Jon Ander Amigo (baxu elektrikoan), eta Unai Olabarri (bateria)
Goi-mailako musika ikasketak Donostiako Musikenen egin zituzten lau lagunek osatzen dute Xahu, lagunartean musika sortzeko gogoak berriro elkartu dituen lau euskal musikarik: Josu Salegi debarrak –saxofoi altua–, Jon Ander Amigok –baxu elektrikoa–, Mikel Nuñezek –pianoa– eta Unai Olabarrik –bateria–; eta kontzertua emango dute zapatuan Mendaron, San Agustin aretoan, 21:30ean
'Gregoria: feminista jaio ala egin egiten da?' antzezlana taularatuko du Beatriz Egizabalek. Honela dio sinopsiak: "Galdera hauei erantzun nahiean nire bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko dut. Haurtzarotik heldutasunera. Inguru normatiboak izandako eragina. Inguru ez normatiboek izandako eragina… Feminismoaren olatu desberdinak aztertuz. Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer ulertu dut gaizki? Gaizki ulertzea ez ulertzea da? Ondo ulertzea ulertzea da? Ezer ulertu gabe bizi gaitezke? Antza denez bai… edo ez?"
Hizkuntza: Euskara
Itaiak deituta, matxismoaren kontrako familia argazkia aterako dute Herriko Enparantzan, 18:30ean.
Ormolako Bide Ondoko Leizean topatu duten lehoiaren inguruko hitzaldia emango dute Asier Gomez-Olivencia eta Alvar Manjon paleontologoek eta Burumendi Espeleologia Taldekoek, udaletxean
Asier Serranok dinamizatuta.Bertol Arrietarn "Gezurra berdaredoa" landuko da.
Mikel Laboaren zeinbat kantaren letretan oinarritutako 'Ai nire juaneteak' antzezlana, San Agustin aretoan
Hizkuntza: Euskara
Ipuin kontalaria Lur Usabiaga. LH1-LH2ko haurrak, 17:00-17:40 LH5-LH6ko haurrak, 17:45-18:15 LH3-LH4ko haurrak, 18:30-19:15
Mendaroko Udalak antolatuta, Euskararen Egunaren baitan. Doakoa. Aforoa bete arte.
Abenduaren 5ean egingo dute Mendaron Kontzezio azoka eta hauxe izango da egitaraua: 10:00 Dultzaineroen kalejira 10:00 Azoka zabaltzea 11:00 XII Sagardo lehiaketa, Arno Elkartekoen laguntzarekin 11:30 Haur parkea ikastolako jolastokian 12:00 “Mendaroko Gazteak” dantza taldekoen dantza emanaldia 13:00 Ameikutzeko trikitilari taldekoekin kalejira 14:00 Sari banaketa ekitaldia eta hiru kirolariri aitortza 18:00 Tortila eta gazta pintxoak, Motxaila elkartekoek zerbitzatuta 19:00 Zerotan taldearen kontzertua
Soinu teknikarien greba dela-eta 'Gararock udazkenean' ekimenaren barruan Gailu taldeak azaroaren 27an ematekoa zuen kontzertua atzeratu egin dute. Seguruena abenduaren 12an izango da, San Agustin areotan. Sarrera, doan.
Tolosako Arimaz Kamera Orkestraren kontzertua. Txistulari bakarlaria: Ion Garmendia Anfurrutia.
Gabonei aurre egiteko iradokizunak doluan dauden familientzat.
Asier Serranok dinamizatuta.Eider Rodriguezen "Dena zulo bera zen" landuko da.