Gertakariak

Hasi da argindarra bueltatzen

Ubane Madera Zangitu 2025eko apirilaren 28a

Oraingoz, Soraluzen ez, baina irratian diotenez, EAEko hiru hiriburuetan bueltatu da argindarra, baita beste zenbait puntutan ere. Espainiako Sare Elektrikoak esan duenez, Estatuan, iparraldean eta hegoaldean berreskuratuko da argindarra lehendabizi. Eusko Jaurlaritzako krisi kabineteak, berriz, bilera iragarri du 15:00etarako.