Atzo, domeka, bi gertakari salatu ziren herrian. Batetik, Etxaburuetako 5. atarian, zapatu goizaldean istiluak izan ziren eta, besteak beste, atariko kristala apurtu zuten. Gaur jarri dute salaketa auzokideek. Bestetik, Segurtasun Sailak esandakoaren arabera, Calonge kalean, emakume bati diligentziak zabaldu zizkioten, ustezko mehatxuengatik. Bi kasuetan, Ertzaintza bertaratu zen.