Gertakariak

Elurra balihardu moduan

Ubane Madera Zangitu 2025eko maiatzaren 29a

Ikusgarria eta harrigarria da makalak hazia zelan botatzen duen ikustea. Inguru guztia zuriztatzen du, elurra bailitzan. Izan ere, makalaren hazia kotoi zuri moduko batekin inguratuta egoten da, udaberrian hazia hegaldatu dadin, beste nonbait ereiteko. Frantziska Iraolagoitiak ederto grabatu zuen hori maiatzaren 18an Elorregi auzoan eta bideo-muntaia helarazi zuen herrikideekin partekatzeko.