13:20az geroztik, trailer bat trabatuta dago Oleatik bidegorrirako aldapan, ez atzera ez aurrera. Gainera, aldapan aparkatuta dauden autoei ispiluak apurtu egin dizkie eta marratu egin ditu. Gidariak Udaltzaingoari esan dioenez, GPSari jarraika iritsi da bertara. Orain trakzioko garabiaren zain daude. Donostiatik etorriko da. Kamioia kargatuta dago eta 25 bat tona pisatzen ditu. Iritsi berri den (16:41) adituaren arabera, garabiarekin kamioia zentratu eta atzeraka joanaraztea da asmoa.