Gertakariak

Autoko kristala apurtuta

Erredakzioa 2025eko irailaren 12a

Ezusteko galanta izan du J.Z. herritarrak gaur goizean lanera joateko auto barrura sartu denean: kristala apurtuta. Estaziñoan zuen aparkatuta eta ikusi duenez, berea zen kalteak zituen bakarra. Ez du bestelako ezer ikusi eta inork ez dio idazkirik-edo laga kristala apurtu diolako. Gaineratu duenez, salaketa jarriko du Udaltzaingoan.