Atzo goizean, domeka, auto batek istripua izan zuen Ezozibidean. Ertzaintzak esandakoaren arabera, 08:15ak aldera auzoan ipini berri dituzten zenbait loreontziren kontrako kolpea hartu zuen ibilgailuak. Segurtasun Sailean ez dute bestelako xehetasunik, baina auzoko zenbait bizilagunen arabera, hiru loreontzi errotik atera zituen autoak kolpearen ondorioz. Argazkiak: M.P.