Gertakariak

Beste farola bat botata Olean

Ubane Madera Zangitu

Oleako zubian, beste farola bat apurtu dute. Oraingoan, domekan izan zen istripua. Udaltzaingoaren esanetan, autobus batek kolpatu zuen kale-argia. Auzokide baten arabera, 07:15ak inguruan entzun zuten kolpe zarata.