Gertakariak

Kamioia trabes geratu da udaletxeko aldapan

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 22a

Kamioia trabes geratu da udaletxeko aldapan 16:00ak pasata zirela. Frontoitik behera zetorrela, enbragea apurtu zaio eta ez atzera ez aurrera geratu da, aldapan trabes, Plaza Barriko harriaren kontra ia. Ahalegindu dira kamioia martxan jartzen, baina ez dute lortu. Bertan dago orain eta garabiari deitu diote hark eraman dezan.