
Gaur, astelehena, Santa Ana kalean, oinezkoen gunera pasabidea galarazten duen hesietako bat ibaian azaldu da, baita kono bat eta seinalearen oinarria ere. Kale bereko seinalea bera, berriz, faltan da, eta, baita beste bi hesi ere. Horrez aparte, Baltegietako hesia lekuz aldatuta topatu du Udaltzaingoak eta goiz partean jarri dute bere lekuan.
