24. Korrika

Plazentziatarrak ere Korrikarekin bat

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 28a

Herriko elkarteek argazki bidez ere erakutsi diote atxikimendua gaur ailegatuko den Korrikari. Herri ekimenetan zein argazkirako propio hitzordua eginda, lekukoa bailitzan, eskutik eskura pasa dute Korrikaren pankarta asteotan, talde argazkiak egin eta euskararen aldeko ekimen erraldoiari norbere aletxoa gehitzeko.