Guazen Reala!

Bidean dira realzale soraluzetar gehiago, atzokoek, berriz, Plasencian pasa zuten gaua

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 17a

Gaur, barikua, egunean zehar, soraluzetar mordoxka batek hartuko du Sevillarako bidea, Realari Kopan bultzada ematera. Halaxe egin dute 07:20an Andoni Ariznabarreta Burunzak, Markel Gil Ayorak, Iñigo Cano Rordriguezek eta Aitor Barrutia Aldazabalek. Autokarabana Soraren banderarekin jantzi eta joan dira. Kinielari dagokionez, Realaren aldekoa dute guztiek, baina desberdinak. Bestalde, atzo abiatu zen lau laguneko taldeak Plasencian pasatu du gaua eta indarrak hartu ondoren segituko diote bideari. Argazkiak: Andoni Ariznabarreta.

Gaur goizean abiatu den kuadrilaren aurreikuspena da 17:00ak aldera ailegatuko direla Sevillara, "bazkaltzeko geldituko gara, eta listo", diote. Badituzte partidurako sarrerak, beraz, Cartujan egoteko zortea izango dute.

Autokarabanan lo

Kontatu dutenez, orain lau lagun doaz bidean, Andoni Ariznabarreta Burunza, Markel Gil Ayora, Iñigo Cano Rordriguez eta Aitor Barrutia Aldazabal, baina beste bi batuko zaizkie geroago, Iker Urkiri Oruesagasti lan kontuak bukatzean, Plazentziako beste lagun batzuekin joanda. Eta kuadrila osatzeko, Iñaki Recio Irusta, berak Portugaleterekin duen partidua jokatu eta gero.

Partiduaren kinielari dagokionez, berriz, Realak Kopa irabaziko duela diote, baina emaitza bakoitzak berea dauka.

Andonik, Markelek eta Iñigok nahiko lukete Realak 2-3 irabaztea, Oscarssonek gola azken minutuan sartuta. Aitorrek, berriz, binakoa nahiko luke, eta, luzapenean irabaztea Realak.

Besteak, Plasencia aldean

Bestalde, atzo abiatu zen lau gazteko koadrila ere laster da berriro bidean. Atzo Plasencian egin zuten lo, gure Plazentziaren homonimoan. Bertako katedralaren aurreko plazan atera ere dute argazkia txuri-urdin jantzita, Plaza Barrixaren antzekotasuna duen plazan, eta gero, bidean aurrera segitzeko indarrak hartzera joan dira.

Erlazionatuak