“Giro ederrean” ibili ziren Mutrikuko eta Soraluzeko institutuen olinpiadetan

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 9a

Soraluzeko eta Mutrikuko Institutuetako 1. mailako ikasleek, dotore-dotore jantzita, euren olinpiar joko partikularrak egin zituzten joan den barikuan Soraluzen. Proba fisikoak eta mentalak eta hamaiketakoa egitea zuten aurreikusita, eta, oro har, “dena ondo joan” zela esan dute. “Bost jokoetatik lau egiteko denbora eman zigun, eta giro ederrean egon ginen. Hamaiketakoarekin ere gozatu zuten ikasleek”, kontatu dute Soraluze BHI Institututik. Bariku honetan, berriz, soraluzetarrak joango dira Mutrikura, bi udalerriko institutuen arteko elkartrukea borobiltzera. Argazkiak: Soraluze BHI eta U.M.Z.