Atzo, eguena, eguerdi partean, etxeko bizilaguna etxeratu zenean, ateko sarraila trabatuta topatu zuen; laguntza eskatu, atea zabaldu zioten, eta, etxe barrura sartu zenean, bizilaguna konturatu zen lapurretan egin ziotela eta Udaltzaingoan jakinarazi zuen gertatutakoa.
Udaltzaingoak esandakoaren arabera, atzo goizean, pare bat orduz egon zen hutsik etxea eta, ustea da orduantxe sartu zirela lapurrak.