Zenbait herritarrek kontatu dutenez, gaur, arratsaldeko 16:00ak aurretik deiadar handiak entzun dituzte Kalebarren inguruan eta ikusi dute gizonezko bat, gauzei kolpeka. Udaltzaingoari abisatu diote, munizipala Kalebarrenera gerturatu da, eta minutu batzuk gutxiago Ertzaintza ere azaldu da.
Kalebarrengo zenbait bizilagunek kontatu dutenez, gaur goizaldean hasi dira istiluak Kalebarrengo etxebizitza batean, eta gaur arratsaldean, deiadar handiak entzun dira eta gizonezko bat ikusi dute aizto handi bat eskuetan zuela, ustez, etxebizitza berberetik edo atari berberetik irteten.
Aizto handi batekin
Gaineratutakoaren arabera, gizonezkoa bera ere zauritu da eskuan zeraman aiztoarekin, eta, gero joan egin da, esan dutenez, Erregetxe aldera. Han, beti ere lekukoen arabera, autoei ostikoka ibili da. Kalebarrenen zein udaletxeko aldapan zenbait odol-tanta bistakoak dira.
16:30ak aldera arte egon da Ertzaintza Kalebarrenen eta Plaza Zaharreko etxebizitza batera ere joan dira. Oraingoz, ez dute inor atxilotuta eraman eta Ertzaintza joan egin da. Segurtasun Sailetik esandakoaren arabera, eurek ez dute atzoko istiluen gaineko salaketarik jaso, eta, momentuz, gaurko aktuazioa oraindik abian dago.