Plaza Zaharreko liskarrarekin lotuta, Segurtasun Sailetik esan dutenez, ez dago horrekin lotutako salaketarik, eta, xehetasunik ere ez dute eman.
Sagar Errekako suteari dagokienez, berriz, 01:15ak aldera ikusi zuten sua edukiontzietan eta larrialdi zerbitzuei abisatu zieten. Lekukoen arabera, bi edukiontzi, paperarena eta ontziena erabat kiskalita geratu ziren; edukiontzi grisa, berriz, ia osorik erre da.