Zapatuan, silboteek ezohiko indarra hartu zuten Soraluzen egin zen Edurne Egunak hauspotuta eta Jasone Akizuk gidatuta. Bilboko, Ondarroako, Eibarko, Arrasateko eta Soraluzeko txistu elkarteetako musikariek bilkura egin zuten aurten zendu den Edurne Orbea silbotariaren oroimenez, eta silboteendako piezekin osatutako errepertorio ederra eskaini zuten. Kalerik kale, plazetan eta zubietan ere jo zuten. Emanaldia Plaza Zaharrean borobildu zuten, Edurne Orbearen senideak bertan zirela. Bideoan musika emanaldiaren mostratxo bat. Bideo-grabazioak: Domentx Uzin.