Blues Hotsak 2026

Pettik eta Ana Galarragak publikoa gozarazi zuten Victor Frankesteini zuzendutako gutun musikatuarekin

Egoitz Unamuno Loidi

Atzo iluntzean, 'Frankestein agurgarria' izeneko errezitaldi musikatua eskaini zuten Pettik eta Ana Galarragak Herriko Antzokian. Emanaldiak ordubete pasatxo iraun zuen eta bailara osotik bertaratu ziren berrogeita hamar entzuleek isiltasun osoan gozatu zituzten Pettiren kantak eta Ana Galarragaren testu errezitaldiak. Gozamen horren adierazle garbia izan zen emanaldiaren amaieran ikusleek artistei jo zieten txaloaldi luzea. Emanaldiaren lagun txiki bat bideoan. Argazkiak: Gaizka Azkarate. 

Informazio gehiago Blues Hotsak-en webgunean.