Whtifield-ek eta MFC Chicken hirukoteak indartsu ekin zion kontzertuari eta ordu erdirako ikusle mordoxka zuten inguruan dantzan. Ordubeterako, antzokia goraino bete zuen publiko guztia tentetu zen besaulkietatik eta mugitzen ziharduen gorputza rock and roll biziaren erritmora. Ezin amaiera hoberik irudikatu aurtengo edizioarentzat. Ikus emanaldiaren hasiera hasierako bideoan eta publikoa dantzan jarraian datorrenean.