OHARRA

Bihar, autobusak ohiko geltokietan hartu ahalko dira

Ubane Madera Zangitu

Errabaleko obra gaur, eguena.

Bihartik, barikua, autobusak betiko geltokietan hartu ahal izango dira, zabalik egongo baita Zubitik SAPAra arteko bidea. Obrak guztiz bukatu ez dituzten arren, zirkulazioa ohikotasunera bueltatuko da, eta, beraz, goizeko lehen autobusek ya betiko funtzionamendua izango dute. Martitzenetik egon da itxita Zubi Nagusitik Baltegietarako zirkulazioa Errabal kalean egiten dabiltzan obra batzuengatik.