Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa emango dute Olaizaga kiroldegian.
Elgoibar Ikastolak antolatuta, Pilota Eguna egingo dute. Euria egiten badu, Ikastolan izango da, bestela, Kalegoen plazan.
Adin guztietako umeak gonbidatu dituzte ekintzara, baina gaztetxoenak gurasoen laguntzaz agertzea gomendatu dute. Ginkana amaitzean, mokadua hartzeko aukera izango dute umeek eta haien gurasoek. ****Oharra: parte hartzeko aurrez izena emateko eskatu dute; martxoaren 6a da horretarako azken eguna. Interesa dutenek 609 01 67 46 telefono zenbakira deitu dezakete.
15 urteko ibilbidearen ostean zer eskaini ume eta gazteei?
11:00-13:30 eta 17:30-20:30. Argazki erakusketa, udaletxeko areto nagusian.
Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldearen aterkipean sortu den Diversas taldeak herriko kulturaniztasuna erakusteko azoka antolatu du. Askotariko emakumeek osatzen dute Diversas, eta lau herrialdetako erakusmahaiak jarriko dituzte frontoian, herri bakoitzeko historia, kultura eta gastronomiaren berri emateko.
Korrika Kulturalaren barruan, 12:00etatik 14:30era bitartean egongo da zabalik postua.
Diversas taldekoek Martxoaren 8aren harira antolatu dute kulturaniztasunaren azokaren barruan, Alarma Moreak kontzertua emango du. Runba flamenko feminista egiten dute.
Sagardo Egunaren hamargarren edizioa antolatu dute institutuko ikasleek eta Gazte Asanbladako kideek.
Emakumeen bazkaria eta dantza saioa antolatu du Haizeak. Sigma jatetxean.
Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadeteen lasterketa egingo dute Mendaron. Kurutz Gain industrialdean hasi eta bukatuko da lasterketa, zubiko obrengatik.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Itziarko Erasoen Aurkako Taldeak aurkezpen txiki bat egingo du. Ondoren, hainbat herritarrengandik jasotako iritziez eta ideiez eraikitako proiektua aurkeztuko dute jendaurrean.
1957ko uda. Enzo Ferrari lasterketetako pilotu ohia krisian dago. Porrotak berak eta bere emazteak, Laurak, hamar urte lehenago ezerezetik eraiki zuten enpresa zelatatzen du. Bere ezkontza ekaiztsua krisi handi baten erdian dago, bere semearen heriotzarekin borrokatzen duten bitartean. Etapa erabakigarri honetan, Ferrarik erabaki arriskutsuak hartuko ditu Italia osoan zehar 1.000 milia zeharkatzen dituen lasterketa bakarrean: Mille Miglia.
Niala mago elgoibartarrak (Alain Zulaika) ikuskizuna eskainiko du Korrika Kulturalaren baitan. 'Ezinezko misteriotsuak' izenburua duen helduentzako (12 urtetik gora) magia ikuskizuna eskainiko du Kultur Elkartean. *** Sarrerak: 5 euroan, honako loturan.
1957ko uda. Enzo Ferrari lasterketetako pilotu ohia krisian dago. Porrotak berak eta bere emazteak, Laurak, hamar urte lehenago ezerezetik eraiki zuten enpresa zelatatzen du. Bere ezkontza ekaiztsua krisi handi baten erdian dago, bere semearen heriotzarekin borrokatzen duten bitartean. Etapa erabakigarri honetan, Ferrarik erabaki arriskutsuak hartuko ditu Italia osoan zehar 1.000 milia zeharkatzen dituen lasterketa bakarrean: Mille Miglia.
Tere Guenetxea artistaren "Ametsak... ametsetan?" erakusketa ikusgai, erakusketa-gelan. Tere Guenetxea artistaren "Ametsak... ametsetan?" erakusketa ikusgai, erakusketa-gelan. Ordutegia Astelehenetik barixakura 18:30 - 20:00 Zapatutan 12:00 - 13:30
Alba Duque argazkilariak 'Guganako bidea' argazki erakusketa zaalduko du. Estereotipoei aurre egin eta emakumeen paisaia zabal eta askotarikoari lekua ematen dio Duquek.
Martxe Arana eta Sara Beiztegi artisten lanak ikusgai, martxoaren 26ra arte, Oreka Art galerian. Ordutegia Astelehenetik barixakura 19:00 - 20:00