jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutako hitzaldia.
Itziarko Auzo Udalaren 10. urtemugako egitaraua herritarren artean lantzeko bilera irekia egingo dute, auzo udalaren ekimenez.
Hizkuntza: Euskara
Ongarri zineklubeko filma. Frantzia 2024 / Francois Ozon / 102 min. Michellek, sasoi betean dagoen amonak, erretiro lasaia bizi du Borgoinako herri txiki batean, eta han bizi da Marie-Claude ere, bere lagunik onena. Santu Guztien Egunean, Valerie alaba etortzen zaio bisitan, Lucas biloba eskola-oporretako astean uzteko asmoz. Baina ez da ezer gertatuko aurreikusi bezala.
"FANDANGOA ETA ARIN ARINA DANTZATZEA EZ DA ZIENTZIA FIKZIOA" Hutsetik hasita, inolako oinarririk gabe, urrats errazak erabiliz fandangoa eta arin arina dantzatzen ikasi. Edo, gutxienez, bidean primeran pasatu! NOIZ: Urtarrilaren 8, 15, 22 eta 29an, 20:00-21:15 NON: Lobiano jauregian. PREZIOA: 50€ (ikasle/langabetuak 40€). IZENA EMATEKO: tdt.dantzarigazteak@gmail.com edo whatsapp bidez 652720724 zenbakian.