Domekan, Irukurutzeta Eguna ospatuko da eta bertaratzen direnei salda eta txorizoa banatuko diete 11:15etik aurrera.
Iraupena: 01:00 Bisitari kopuru mugatua: 39 lagun Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera. Prezioa: 16,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € ) Irteera puntua: Anes Arrinda pasealekua (pantalana), Deba Informazio gehiago HEMEN.
Soraluzeko Udalak, Hezkuntza Proiektuaren baitan, San Andres eta Ezozi auzoetako parkeak herritarren iritziak bilduko dituen prozesu parte-hartzaile baten bidez eraberritzea erabaki du.
Espainia 2025 / Zuz. Eva Libertad / 99 minutu Angela gorra da, eta haurdun dago. Ume bat izango du Hector bere bikote entzulearekin. Haurdunaldiak amatasunaren eta alabarekin komunikatzeko moduaren aurrean dituen beldurrak azaleratuko dizkio. Neskaren etorrerak krisia sortzen du bikotean, eta Angela alabaren hazkuntzari aurre egitera eramaten du, berarentzat egina ez dagoen mundu batean. 2021eko izen bereko film laburrean oinarritutako film luzea da.
Erakusketa maiatzaren 1ean, 12:30ean inauguratuko dute, Berrizen bizi den artista bertan dela. Honakoa da ordutegia: goizetan, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara.
Juanma Oiartzabal Errasti 'Txalintxo'ren Forma organikoak izeneko egur erakusketa ikusgai dago Agirre jauregiko erakusketa gelan. Honakoa da ordutegia: astegunetan, 18:00etatik 22:00etara eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.
Asteburu betea dute Soraluze Futbol Taldeko ekipoek; Infantil A mailako taldeak izan ezik, gainerako guztiek dituzte hitzorduak asteburu luze honetan.