09:00. Epaimahai gaztearen ikustaldia, Mendata institutuan (Doan). 10:00. 'Animazio-jaialdiak eta horien eragina' lan-saioa, Hiru Uhinak hotelean (Doan). 11:00. Makusi: 'Zientzia piztia' telesaila, Kutxa Zurian (Doan). 11:30. 'Animazio independentea ekoizten' lan-saioa, Hiru Uhinak hotelean (Doan). 12:45. 'Lehenik marraztu, gero animatu' lan-saioa, Hiru Uhinak hotelean (Doan). 17:00. Festibal gonbidatua, Kutxa Zurian (Sarrera: 4 euro). 19:00. Sail nagusiko lanen proiekzioa, Kutxa Zurian (Sarrera: 4 euro). 20:00. 'La bobina' podcast-a, Animadebako terrazan. 21:00. Jose Luis Agreda (EITB saria), Kutxa Zurian (Doan). 21:15. Proiekzioa: 'Dekoratua', Kutxa Zurian (Sarrera: 4 euro). 23:00. Kontzertua: Maskak, Animadebako terrazan (Doan). 00:00. Kontzertua: DJ Siwanaba, Animadebako terrazan (Doan).
10.00-11.30 Gazteen ongizatea. Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua.. hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak. 11.30-13:00 Industriaren herria aldatzen ari da: lan mundua eta ongizatea. Makina-erremintak Elgoibarren historia, ekonomia eta herri izaera markatu ditu. Sektoreko langile, enpresa, ekintzaile eta prestakuntza munduko herritarrekin batera, industriak herriari zer ekarri dion, lan munduaren bilakaerak ongizatean izan duen eragina eta etorkizunera begira dituen erronkak aztertuko ditugu. 17:30-18:30 Pantailen aroan, erabilera osasuntsua. Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa. 18.30-19:30 Sorkuntzak nola lagundu dezake gure ongizatean. Sorkuntza adierazteko, emozioak lantzeko eta gure buruarekin zein ingurukoekin konektatzeko tresna ere bada. Diziplina eta ibilbide desberdinetako sortzaileekin batera, sortzeak ongizatean duen eraginaz, sormen-prozesuez eta arteak eguneroko bizitzan eskaintzen dizkigun aukerez solastuko gara. 19.30-20:00 Elgoibarko zaporeekin amaiera alaia. Jardunaldia giro atsegin eta partekatuan amaitzeko, Elgoibarko Mausitxa gaztaren dastaketa egingo dugu, Lizagasar sagardoarekin lagunduta. Bertako zaporeez gozatu, solasean jarraitu eta elkarrekin topaketari amaiera alaia emateko unea izango da.
San Nikolas Bigarrena: 11:00. Meza. Ondoren, hamaiketakoa tabernan. 12:00. Umeen arteko pilota partidak. 14:00. Umeen bazkaria tabernan. 17:30. Umeen bizikleta lasterketa eta umeen arteko jolasak. Jarraian, Gailur Zalditegiaren erakustaldia. Arratsaldean, Elaia eta Jare trikitilariak, buruhandiak eta erraldoiak. Arratsaldea amaitzeko, 8 urtetik aurrerako umeentzat zezen txikiak, Saka ganadutegiaren eskutik, eta poniak. 21:00. Bertso afaria tabernan. Gai jartzailea: Unai Izagirre. Bertsolariak: Nerea Elustondo eta Andoni Egaña. Gauean, Enaitz Alberdi eta Julen Rueda 'Erkizi' trikitilariak.
Odol ateratzek egingo dituzte Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Txanda hartzeko: gotatanta.eus Watsapez: 623 328 408
Ongarrik antolatuta, Mikel Bastidaren erakusketa. Hilaren 11tik 26ra arte, Kultur Etxean. Astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era. Domeketan, itxita.
18:30ean Do Rives (Galizia). 19:45etan Folk Rippers (Euskal Herria). 21:00etan Xara (Madrid).
19:00etatik 21:00etara Extremadurako ohiko pintxo potea.