09:30. WIP talentu berriak, Kultur Elkartean (Doan). 10:00. Animatxiki, Luzaro ikastetxean (Doan). 10:00. Mugi geldi umeei zuzendutako ekintza, Ispiluen gelan. 12:30. Stop motion-a, artisautzaren eta mundu digitalaren artean, Hiru Uhinak hotelean (Doan). 16:00. WIP profesionalak, Kultur Elkartean (Doan). 17:00. Panorama saileko proiektuen proiekzioa, Kutxa Zurian (Sarrera: 4 euro). 19:00. Zuzendari berriak saileko proiektuen proiekzioa, Kutxa Zurian (Sarrera: 4 euro). 20:30. Kontzertua: Sua, Animadebako terrazan (Doan). 22:00. Film proiekzioa: 'O filho da puta (Son of a bitch)', Kutxa Zurian (Sarrera: 4 euro).
10.00-11.30 Osasuntsu zahartu. Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin. 11:30-13.00 Elikadura osasuntsua. Jakoba Errekondo agroekologian adituak elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak izango ditu hizpide, Gaztenek programako hiru nekazari gazterekin batera. Solasaldi ireki honetan, belaunaldi berrien esperientziak, erronkak eta etorkizuneko nekazaritzaren inguruko ikuspegiak partekatuko dituzte. 17.30-18.30 Euskara, integrazioa, elkarbizitza. Herrira iritsi berrien eta bertakoen begiradak elkartuko ditugu, hizkuntza, nortasuna eta integrazioa ardatz hartuta. Euskara sustatu, ikasi, erabili eta partekatzeko esperientzietatik abiatuta, herri berri batean sustraiak egiteko prozesuaz, elkarbizitzaz, oztopoez eta aukerez hitz egingo dugu. 18.30-19:30 Barreterapia Tailerra. Barrearen eta umorearen bidez ongizate emozionala lantzeko tailer dinamikoa Idoia Torregarai umoregilearen eskutik. Ariketa praktiko eta parte-hartzaileen bitartez, estresa askatu, harremanak indartu eta egunerokoari ikuspegi positiboagoz aurre egiteko tresnak eskainiko dira.
San Nikolas Eguna: 11:00. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek eta Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga trikitilariek alaiturik. 14:00. Bazkaria Lasturko tabernan. 17:30. Bertako gazteen jolasak. Eguna amaitzeko, zezenak Saka ganadutegiaren eskutik.
Ikasturte hasierako bilera egingo dute Gaztelekuan erabiltzaileen gurasoekin. Espazioak ezagutzeko aukera izango dute gurasoek, bai eta txokoen, ekintzen eta ordutegien berri jasotzeko ere.
Isiltasunaren eskolakoen topaketa. Jose Cruz Igartuak emango du, Kultur Etxean.
19:00etan kalejira, Foulareda eta Alboka Musika Eskolako trikitilariak.
20:00etan plater tipikoen lehiaketa: migak, gazpatxoa, tortillak eta postreak. Platerak 20:00ak arte jasoko dira. Epahimahaiaren erabakiaren ondoren, aurkeztu diren plateren dastaketa egingo da.
Manuel, bere parrokian asko estimatzen dan apaiza, ohiturak eskegi eta bizitza berria hastear dago. Hala ere, bere iraganak argitara ateratzeko mehatxua egiten duenean, bere ekintzen pisuari aurre egin beharko dio. Urtea: 2026 Herrialde: Espainia Zuzendaria: Fernando Franco Gidoia: Fernando Franco Argazkia: Santiago Racaj Musika: Maite Arroitajauregi Aktoreak: Alberto San Juan, Pedro Casablanc, Miguel Rellán, María Galiana, Luis Callejo, Ramón Barea Genero: Drama | Sexu-abusuak. Erlijioa. Kleroa