Odol emaileen bi hilean behineko hitzordua, odol ateratzeak egiteko.
Ongarrik antolatuta, Iñaki Agirre zinemaldiaren barruan emango dute filma. Kolonbia, 2025 / 120 min. / Zuz. Simon Mesa Soto Oscar Restrepok poesiarekin zuen obsesioak ez dio loriarik eman. Zahartua eta alderraia, itzaleko poetaren topikoari men egin dio. Yurlady, jatorri apaleko nerabea, ezagutzeak eta bere talentua lantzen laguntzeak argi pixka bat ekartzen du bere egunetara, baina poesiaren mundura eramatea agian ez da bidea.
Marenek kontzertua emango du, erreminta makinaren museoan. Sarrera, 15 euro.
Barretegia stand up comedy probalekua. Bakarrizketariak: Xabier Arraztoa, Iker Iribarren, Lander Varona, Joana Arakistain, Manex Astigarraga eta Esti Curiel.
Hizkuntza: Euskara
María Barrancok eta Imanol Ariasek bizitza osoa elkarrekin daraman bikote baten istorioa kontatuko digute. Hainbeste urte elkarrekin egoteko haien sekretua? Noiz isildu jakitea. Baina zer gertatzen da lege hori haustean eta lehenengo aldiz dena aurpegira esatean? Orduan hasiko da benetako komedia: egi gurutzatuak, egunerokotasunaren kaosa eta ustekabeko barreak. Claudio Tolcachirrek zuzenduriko Mejor no decirlok bikotearen intimitatea ispilu bihurtzen du, umorearen eta egia gordinaren arteko balantzan. Iraupena: 80 min Prezioa: 15 euro Egilea: Salomé Lelouch Zuzendaria: Claudio Tolcachir Antzezleak: Imanol Arias y María Barranco