Errekruta despistatu talde bat herrialdeko buruzagi berriak sortu duen gerra zentzugaberako trebatzen ari da. Yllanaren satira antibelizista honen oinarria pertsonaia dibertigarrien zerrenda bat eta gerra eta boterearen inguruko egoera zentzugabeen amaierarik gabekoa da War baby.
Zarautzen emakume bat hil dutela salatzeko, gaur, barikua, elkarretaratzea deitu du Soraluzeko Udalak. 19:00etan da, Plaza Barrixan.
Txalo Produkzioaken eskutik, Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak "Arizona" antzezlana aurkeztuko dute "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
Ama batek bere seme bakarraren mezua jasoko du. Mezuan esaten dio dokumentu bat bilatu behar duela berehala, eta ohartarazten dio ez erortzeko bere gauzak arakatzeko tentazioan. Amak, enkargua egiten ari dela, bere bizitza gogoratzen du. Habia hutsaren sentipenek espiral zirraragarri eta dibertigarri batean murgilduko dute, bere eguneroko errealitatea benetako film-abentura bihurtuz. Sarrera: 15 euro.
Garagardo azoka solidarioa egingo dute Mendaron, eta batzen duten dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.
Kontrargik antolatutako erakusketan iazko Argazki Rallyan sarituak izan ziren lanak ikusi ahal izango dira.